2008ko ekainaren 5ean Aranguren ibarreko Mutiloagoitiko Kultur etxean izan ginen eta bertan Gorka Urbizu (Berr Txarrak) izan genuen gutar gonbidatu legez. Peru Aranburu preso politikoaren bertsoekin eginiko "Min hau" kantua eskaini zigun.
2008ko ekainaren 6an Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean izan ginen eta bertan Ines Osinaga (Gose) izan genuen Gutar gonbidatu legez. Honako hau seaska kantu berezi bat da, a capella.
2008ko apirilaren 11n, Larrebetzuko Hori bai! gaztetxean izan ginen. Gutar gonbidatu Bihotz Bakartien Kluba edo Katamaloko lagunak izan genituen. Maialen Lujanbiok idatzitako koplok abestu zituzten.
2008ko ekainaren 13an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin genuen azken emanaldia. Bertan jasotakoa da Dr. Jeiki eta Mr.Jai kopla-rapa, Ander Lipusen sarrera eta Javi Cepedaren gitarraz lagunduta.
2008ko apirilaren 17an Donostiako loiolako kultur etxean eskainitako emanaldian Joseba Tapia izan genuen gutar gonbidatu. Bilintxen betso batzuetan oinarritutako "Sartzea soldadu" kantua eskaini zigun.
2007-04-14an, Muskildiko Herriko gelan egindako emanaldian Niko Etxart izan genuen "Gutar gonbidatua".Garai bateko Odol Berria taldearkin eginiko kantu bi eman zituen.
2008apirilaren 11an Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean eginiko emanaldian, Katamaloko kideez gainera, Etxahun Lekue bertsolari Larrabetzuarra izan genuen gurekin. Blackbird kantuaren melodiarekin jolasean aritu ginen bertsoak inprobisatuz.
2007ko Azaroaren 9an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin emanaldian Bixente Martinez izan genuen Gutar Gonbidatu. Dobroarekin Nafarroako bi herri kanturen interpretazio pertsonala egin zuen.
2007ko Azaroaren 9an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin emanaldian Xabier Amuriza izan genuen Gutar Gonbidatu. 80. hamarkadan plazaratutako "Lemoiz" bertso sorta eman zuen Josu Zabala, Bixente Martinez eta Aitor Rubiorekin.